XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aztertu bear dira, alik laisterren, Euskal-erriko mintzaera guziak.

Izan bear genduke Euskal-erriko Atlas linguistique dalakoa, izkuntzazko karta-liburu bat, euskerako karta-liburua.

Azkenekotz, zenbat Euskeldun ezagutzen dute badirala liburu eder asko, euskeraz idazle aundi batzuek egiñak?.

Azken gerlan maiz gure soldadoak entzun nituen Nere etxea deitzen dan kanta ederraren kantatzen.

Ongi zan aren jakitea eta kantatzea.

Bañan batek ere ez zakien nor egiña zan; batek ere ez zakien Elissamburu nor zan.

Galdegin dezagun eun bat Euskelduni, nolanai artu-ta, Dechepare, Axular edo Bilintx'en izenak zer iratzartzen dioten gogoetan.

Bildur det geienen gogoak lokartuak egongo dirala.

Alaz ere, Euskeldunak, ikastegietan orain diranak edo luzaroan izan diranak, ezagutzen ez badituzte Euskeldun idazle aundiak eta aen obra ederrak, zailki sinisten dute, edo ez dute sinisten, euskeraz gai aundi eta gorarik esan ditekela.

Orduan geldi-geldi lerratzen zaiote adimentura gogoeta au: zergatik, zertako euskera erabilli? Dembora eta lana galdu!.

Izkuntza olako apala eta beartsua zertako umei irakatsi?.

Bañan irakurtu badituzte euskerazko obra eder batzuek, adituko dute euskeraren ezagutzea gogoaren aberasgarria izan ditekela.

Ondikotz, obra eder oen ardiestea ez da orain erreza.

Geienak ez dira berriz argitaratuak.

Gañera, euskera zarrez egiñak diranak zallak dira irakurtzeko.

Oraingo irakurlentzat apaindu bear dira.

Artarako bear da lan asko, bai'ta ere diru asko.

Norbait ezaguratzen det, euskera zarra eta oraingoa ere oso maite duena.

Euskeltzale jakintsua dan andre adiskide batekin idatzi du, orain bost urte, liburu bat, Bernard Dechepare kobla egille aundiaren bizia eta obra.

Bi egilleak ez dute iñor ere arkitu, liburu au moldatu nai duenik.

Zerk uts egin du? Diruak. Faute d'argent, c'est douleur sans pareille.

Dirugabea, paregabeko miña, bereziz euskera zarrezko liburu ederrak argitaratu nai dituztenentzat.

Bañan ez dezagula aztu fedeak mendiak beitik goratzen dituela.

Euskaltzañak ez dira fede txikitako gizonak.

Euskaltzaindia euskeraren baitango fedearen begiralea da.

Jakintsun batzar onek autu nauelako, senditu det indar berri bat biotzean jaio zaitala.

Orain ogei ta lau urte sartu nintzan bidean ekiñez, uste det, Jaungoikoak nai badu, lan onuragarri egin dezakedala euskeraren begiratzeko eta argitzeko au bedere biotz-biotzetik opa det.

Ainbeste goratzen nauen Euskaltzaindiari, nola obeki eskerrak eman?.